XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZUZKIDURA

Funtzionamenduan.- Beharrezkoak diren langile eta tresneria zeukan eta 94-XII-31n funtzionamenduan zegoen zuzkidura finkoa, data horretan erabilia zegoen ala ez kontuan hartu gabe.

Oheak.- Ospitaleratutako gaixoak etengabe zaintzeko oheak dira.

Ohetzat hartzen dira inkubagailu finkoak eta sehaskak ere, jaioberri normalenak direnak izan ezik.

Ondoren zehazten diren oheak ez dira sartzen:


- Larrialdietako behaketetarakoak.
- Gaixoen laguntzaileenak eta gehigarriak.
- Zentroko langileek erabilitakoak.
- Eguneko ospitale-eginkizunetarako, azterketa berezietarako, anestesiaurreko indukzioetarako, dialisirako etab. soilik erabiltzen direnak.

Ebakuntza-gelak.- Ebaketak egiteko gelak dira eta operazio-mahai bat izaten dute.

Gelen ezaugarriak eta ekipamendua honelakoak izan behar dute:


a) Lan delikatuak egiteko behar hainbateko indarrez hornitutako argi egokigarria edukitzea.
b) Kondizio aseptikoak izatea, horien artean tresneria esterilizatua eta langileentzako aldagelak.
c) Ospitaleratze-geletan eman daitekeen baino anestesia konplexuagoa emateko aukera izatea, hala nola anestesia orokorra, epidurala, etab.

Ez dira ebakuntza gelatzat hartu erditze-gelak, hortz-haginak ateratzeko gelak eta errediografia-gelak.

Ebaketa bikoitz edo bikietarako gelak bi ebakuntza gela indibidual gisa hartu dira, bi gaixoez aldi berean arduratzeko modurik baldin badago behintzat.

Erditze-gelak.- Erditzeko gelak dira, bereziki horretarako prestatuta daudenak.

Ebakuntza-gelak ez dira sartzen.

Kanpo-kontsultetarako gelak.- Ohean egotera behartuta ez dauden gaixoentzako kontsulta gelak dira.

Ez dira horien artean sartu larrialdietako kontsultetarako bereziki prestatutakoak.

X izpien gelak.- Erradiologiako gelatzat hartu dira ikerketa erradiologiko osoak egin ahal izateko tresneriaz hornituta daudenak.

Erradioskopia-aparatuak soilik zituzten gelak eta azterketa erradiologikoak egiteko tresneria zeukaten ebakuntza-gelak ez ditugu hemen sartu.